XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinismenaren ikuspuntutik ikusita Jesusen aktibitatearen hasiera interpretatzen dute.

Idazten dutena honela labur daiteke: - Jesusek bere misioarensendotza pertsonala jasotzen du.

- Jesusen pertsonaren bidez hasten da herriaren salbamena.

3. Jesus tentatua izan zen.

Jesusen agiriko bizitzaren hasieratik, zenbait aukera agertzen zaizkio bere misioa burutzeko.

Bere bizitzako une larrietan ere irtenbide batzu agertzen zaizkio.

Bere tentaldien edukiak galdera hauetan labur ditzakegu: - Zer nolako mesia izan behar dut?.

- Nire misiorako zein baliabide erabili behar dut?.

Tentatzaileak era ezberdinetan eta pertsona batzuren bidez egiten du lan.

Bere heriotz orduan: Apaiz Nagusiek ere, idazlariekin batera, burla egiten zioten, esanez: Besteak, salbatu dizkik horrek; eta bere burua ezin salbatu!.

Mesia eta Israelgo errege noski!.

Jaitsi dadila orain gurutzetik, ikusita sinets dezagun.

(Mk. 15,30-32).

Mirari baten beharra

Agertu zitzaizkion Jesusi farisearrak, eta eztabaidan hasi ziren.

Azpikeriaz, zeruko ezaugarriren bat eskatzen zioten.

Hark, barrutik antsia eginez, honela esan zien: Zer ari da gizaki hau, ezaugarri eske?....

Eta haiek utzirik, berriro ontzian sartu eta beste aldera joan zen.

Mesianismo politikoa

Jendeak orduan, halako ezaugarria egin zuela ikusitakoan, honela zioen: - Hau da, benetan, mundura etortzekoa zen profeta.

Jesusek, orduan, errege egiteko etorri zitzaizkiola oharturik, ihes egin zuen berriro mendira berak bakarrik.

(Jn. 6,11-15).

Bere ikasleen ulertezintasunaren aurrean

Orduan Pedrok, bereiz harturik, haserre-antzean erantzun zion.

Jesusek, itzulirik eta ikasleei begira, haserre egin zion Pedrori: - Ken zaitez nire aurretik, Satanas!, zure gogoetak ez bait dira Jainkoarenak, gizonarenak baizik.

(Mk. 8,32-33).

Jesusen bizitzan zehar agertzen diren aukera hauek, ebanjelariek (Mateo eta Luka) hiru posibilitateetan elkartzen dituzte.

Topaketa basamortuan izan da (Jainkoa eta gizakiaren topaketa) eta borroka gaitz-boterea (Satanas) eta mesiaren artean.

1. Harriak ogia bihurtzea.

- Oparotasun ugariaren mesianismoa: herri menperatu bati ongitasun materialaren eskaintza.

- Jesusek bide hau baztertu egiten du.

- Aberastasun eta oparotasun bidea bihurtzen du Jainkoak.

Ondasun materialen hasegile.

2. Botere erakusketa ikusgarria.

- Handikeriaren mesianismoa: mirari handi batek, erraztu eta arindu egiten du bidea.

- Jesusek ikusgarrikeriak baztertzen ditu.

Jainkoa ez da zerbait erabilgarria nahiz eta gure asmoan munduak sinets dezan izan.

3. Botere eta diruaren aurrean makurtzea.

- Mesianismo politikoa: hautagai politikoa bilakatzea eta gero, bere lurra askatzeko, erromatar boterearen kontra aritzea.

- Jesusek aberastasun eta boterean oinarritutako mesianismoa baztertzen du.

Jainkoaren lekuan aberastasunaren boterea jartzen bait du eta honek usteldu egiten du.

GOGORATU

- Jesusen misioaren hasiera, Jordan ibaian, bataiatzea da.

- Jesusen bataioa, bere salbaziozko misioaren baieztapena da.

- Jesus bere misioa eramateko eran tentatua izan da.